KIROPRAKTIKA

Zer da Kiropraktika?

Kiropraktika lehen kontaktuko osasun lanbidea da, eta bizkar-hezurreko alterazio mekanikoen diagnostiko, tratamendu eta prebentzioaz arduratzen da, bereziki, nerbio-muskulu-hezur sistemen arteko erlazioaz arduratzen gara kiropraktikoak.

Munduko Osasun Erakundearen definizioa

Kiropraktikoak

Zer egiten dugu kiropraktikoek?

Kiropraktikoak, ORNO SUBLUXAZIO deritzogun bizkar hezurreko alterazioak aurkitzen eta zuzentzen espezializatuak gaude, hauek nerbio sisteman eragin handia sor baitezakete. 

Nerbio sistemak gorputzeko funtzio guztiak kontrolpean izateaz arduratzen da, eta funtsezkoa da hau ornoen blokeoek sor ditzaketen interferentzietatik kanpo mantentzea, modurik hoberenean lan egin dezan.

Onurak

Nola lagun zaitzake Kiropraktikak?

Kiropraktikoek subluxazio horiek aurkitu eta zuzentzen ditugu, gure lan-tresna hoberenaren bitartez, GURE ESKUAK! Beraien bidez, ornoei beraien mugimendua eta integritatea itzultzen baitiegu, jarrera hobea eta bizkar-hezur lerrokatu bat lortu ahal izateko.

Modu honetara, nerbio sisteman interferentziak sortzeko aukerak gutxitu ditzakegu, bizi kalitate eta ongizate handiago bat lortuz, eta gure OSASUNA hobetuz. 

kiropraktikako zaintza

Gure bezeroen galderak

Lehen esan dugun bezala, kiropraktikoen nahia bizkar hezur jarrera eta mugimendu egoki bat lortzea da, hau subluxaziorik gabe mantentzeko eta honela nerbio sistemak interferentziarik ez jasateko.

Ondorioz, jarrerak aldaketa bat izan dezan, beharrezkoa da denbora eta jarraitutasuna, hau ez baita gauetik egunera gertatzen. Hori da kiropraktikoek jarraipen bitartez lan egiteko arrazoia, beharrezkoak baitira saio gehiago batzuk benetako onurak lortzen hasteko.  

Ajuste kiropraktikoak ez dute minik ematen, mugimendu azkar eta anplitude txikikoak baitira. Zenbait kasutan, ornoak mugitzerako garaian, “krak” zarata bat entzun daiteke, artikulazioen artean aurkitzen diren gasek sortzen dituztenak bertatik irteterako garaian, honek apur bat harritu dezake, baina ez du minik egiten. 

Kiropraktikaren helburu nagusia gehienezko ongizatea eta osasuna bizi osoan zehar mantentzea da, beraz, sintomarik ez dugunean ajustatzea da gakoa, hauek ez nabaritzeak ez baitu esan nahi gure barnean dena guztiz ondo doala. Geure ustetan, mantentze lanetan denbora hartzea eta arazoak edo minak iritsi baino lehen zaintzea askoz hobea eta gorputzarentzat onuragarriagoa da, hau baita bizitzaz eta gure gorputzaz erabat gozatzeko modu bakarra. 

KIROPRAKTIKA

Bizkar hezurra eta subluxazioa

Gure bizkarrezurra, bizkarrezur-muina babesten duen, hezurrezko kutxatila da. Bizkarrezur-muina gure organismoaren funtzionamendurako ezinbesteko atala da, nerbio sistemaren zati baita, hau da, gorputz osoa kontrolpean mantentzen duen sistemaren atal garrantzitsu bat. 

Bizkarrezurra 24 ornoz osaturik dago, 7 zerbikal, 12 dortsal eta 5 lunbar, sakroarekin batera, pelbis eta kokzix-arekin artikulatuz. Bakoitza askea eta mugikorra da, bata bestearekin artikulatuz, orno arteko diskoen bitartez. 

Orno horiek, estres ezberdinen ondorioz, blokeoak jasan ditzakete, eta horiek aldi berean, nerbio-estutzeak sortu, nerbio sisteman interferentziak sortaraziz. Egoera hau denbora luzez mantenduz gero, sintoma ezberdinak pairatzera eraman gaitzake, buruko minak, migrainak, txingurri sentsazioak beso edo hanketan, gerriko minak, lepoko minak, etb. Besteak beste. 

«Gaixotasunik izanez gero, berrikusi bizkarrezurra» 

Hipokrates (medikuntza modernoaren aita) – (K.a 460-370)

Ohartarazi zuen medikuntzaren aitak aspaldi batean, bizkarrezur osasuntsu bat izatearen garrantziaz. Bera baita zure nerbio sistema babesten duen atala.

Nerbio sistema garunetik gorputz osora zabaltzen den nerbio sare bat da, bizkarrezur-muinetik igaroz.

Kontuan izan, gorputzeko funtzio asko ezin dituzula zuk zeure kasa kontrolpean izan, ez baitzara hauetaz ohartu ere egiten, baina bizirik eta osasuntsu mantentzen zaituzten funtzioak dira.

Arrazoi horrengatik, beharrezkoa da nerbio sistema ehuneko-ehunean izatea, interferentzietatik aske.

Interferentzia horiei “orno subluxazio” deitzen diegu, bizkarrezurreko hezurrek beraien lerrokatzea galtzen dutenean, eta garuna eta gorputzaren artean komunikazio egoki bat oztopatzen dutenean.

Garun eta gorputz arteko konexio falta horrek, zure osasun egoera optimoa izatea oztopatzen du.